Hudson, Marx eta Lenin XXI. mendearen hasieran (I)
September 3, 2006 | Egilea: dexesZuen aurrean daukazuena Joseba Felix Tobar-Arbulu euskal ekonomialariak idatzitako artikulu bati erantzuna da. Marx hasiberrientzat (XXI. mendearen hasieran) titulu duena (berria, osteguna, 2006-8-17) hain zuzen ere[1]. Bertan, Tobar-Arbuluk diosku Hudsonen Super Imperialism liburuak[2] inperialismoari buruzko teoria marxistak zaharkituta utzi dituela. Gure erantzuna puntu honetan arituko da. Erantzun luzea izateagatik, gaia mamitsua baita, “emanaldietan” agertuko da, bat egunero hemendik aurrera.
Haietan erakutsiko dira Hudsonen teoriaren mugak, alde batetik, eta, bestetik, azterketa marxistaren gaitasuna. Edo hobe esanda, azterketa marxista-leninista. Izan ere Tobar-Arbuluk inperialismoari buruzko teorietara zuzendu egiten du bere erasoa. Zer teoria marxista, baina? Luxemburg-ena? Kautsky-rena? Dumenil eta Levy-rena? Gure ustez, inperialismoaren gaian Marxen tresna teorikoen aplikaziorik onena Lenin-ek egindakoa[3] da. Honek ez du esan nahi perfektua dela, baditu bere akatsak, ez eta beste ekarpenik ez duela behar.Era berean, eta aurkezpen hau bukatzeko, ez dut esan nahi Hudsonen ekarpena baliogabea dela. Egungo inperialismoaren funtzionamenduaren alde interesagarriak erakusten ditu. Marxistok irakurri behar dugu. Ez dut uste, ordea, teoria marxista-leninista ordezkatzeko balio duenik.
[1] www.berria.info/hemeroteka/ikusteko.php?pdfikusi=BERRIA/y2006/m08/d20060817/p005_iritzia.pdf
[2]www.soilandhealth.org/03sov/0303critic/030317hudson/superimperialism.pdf#search=%22%22Super%20Imperialism%22%20Hudson%22
[3] Baina ez da Leninen meritu hutsa. Aitzitik, zorretan dago beste teorikoen ekarpenekin. Batez ere, Hiferding, Hobson eta Bujarinenenak. Bestalde, Hobson marxista ez izatea aipatzekoa da.
